XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Etxebarri jaiki, jakea kendu eta soldadu erropaz berriz ere).

(Begoren guardasola hartu eta mimo eginaz, atzealderantz doa, musika indartuz eta argiek lehengo bulegoa erakutsiz, taberna mahaia ilunetan geratuz).

(Hantxe dagoz, eskumako ormaren kontra, Gonzalez, Mariño eta Kartaria).

(Publikoari begira, atzeko hormaren kontra Tenientea, Sargentua, Kapitaina eta Sargentu Banderaduna, eskuetan banderatxu espainolak, paperezko bolatxuak, eskobapaluak dabezela).

(Etxebarrik ezkerretik eskumarako bidea egiten dau, astiro astiro, militarren eraso sinbolikua guardasolaz atertuz, beste lagunak dagozen lekuraino heldu arte).

(Han Gonzalez hartu, aterkinaz babestuz, alderantzizko bidea egingo dute ateraino ateraz, militarren bigarren erasoa jasoa).

(Atean bertan, bigarren aterkin bat agertu eta hartuko dute).

(Berriro doaz lagunengana, militarren jestuak gero eta zoroagoak, bortitatzagoak, biolentoagoak dirala).

(Oraina, laurak urtengo dabe atetik guardasolen menpean, Etxebarria izan ezik).

(Argiak aldatu, bulegoa ilundu, tabernamahaia eta Bego eta Laguna agertuz).

(Etxebarrik guardasola itxi, kalekoz jantzi eta beste biekin jarri).

ETXEBARRI.
Polita, ez dona?
BEGO.
Sano polita....

LAGUNA.
Huts bat: soldaduek debekaturik daukiek guardasolik erabiltzea... Soldaduak ez darabil guardasolik! Soldaduak ez dok guardasolik!.

BEGO.
Edo ez daki daukanik....

LAGUNA.
Ez daukala ba, nik soldadutza eginda daukanat eta....

ETXEBARRI.
Nik ere eginberria doat... eta guardasol mota asko jauk.

BEGO.
Ba nik ez joat egin, eta egon dagoz.

Erabiltzea beste kontu bat dok....

AMAIA.
Jose Mari Kortazar.